| Busturiko
txakolina
Busturiko
txakoli mahats-parrak |
XVIII eta XIX garren mendeetan, Busturian txakolinaren
produkzioak garrantzi handia izan zuen. Bizkaiko edari
hau Euskal Herritik kanpo gutxi ezaguna izan zen,
berriz, hemen onarpen handia eduki zuen.
Lehendabiziko izena, "chacolín",
1622 urtean agertu zen Errege Artxibategian. Baina
txakolin izena, Sabino Aranak eman zion 1895 urteko
Gabon egunean, Larrinagako kartzelan zegoela.
Mahats-parralen
ibilbideko seinalea |
Busturian
XIX garren mendean, besteak beste, hiru txakolin hartzaile
egon ziren: Arrospide, Atxirika eta Irakulis.
Marrazkia:
E. Ginea, 1948 |
Herriko
bide zidorrak mahastiz babesturik zeuden. Goiko argazkian
ikus daitekeen moduan bidearen bi aldeetan harrizko
pilareak zeuden eta agak gurutzaturik mahastiak eusteko.
Gaur
egun, hainbeste bide zidorretan aintzineko mahastiak
eutsi zituzten harrizko zutoinak ikus daitezke.
Mahai
gainean dantzari |
|