|
Informazio
orokorra

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Bisita orduak eta egunak:
Gurasoak, kurtso barruan, hileko 1. eta 3. astelehenetan
ordu 13:15etatik 14:15etara, aurretik eskatuz gero, tutorearekin
edo irakasle taldearekin hitz egiteko saioa edukiko duzue.
Kasu berezi moduan, telefonoz edo nota baten bidez, tutorearekin
adostasunera helduta bisitaldia beste egun batean ere bisita
daieke.
Gurasook
kurtso hasieran urteko plangintza azaltzeko batzarra izango
duzue.
Gainera, tutoreekin elkarrizketa pertsonalak izango dituzue.
Haur Hezkuntza: Familia bakoitzak bere
tutorearekin umearen jarraipena egiteko ebaluaketa batzar
bi edukiko dituzue: otsailean eta ekainean.
Lehen
hezkuntza: Ebaluaketako informeak hiru hilabetero emango
dira: abenduan, apirilean eta ekainean.

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Eskolako ordutegia
Haur
Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza
Goizez 9:15 - 13:15
Arratsaldez 15:00 - 16:00
Eskolaz
kanpoko ekintzak
Arratsaldez 16:00 - 17:00
Jolastorduak
Haur Hezkuntza Goizez 11:30 - 12:00
Lehen Hezkuntza Goizez 11:00 - 11:30

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak | Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Proposamen
berriak \ Arazoak
Arazo zalantza edo proposamen baten aurrean aurkitzen zaretenean,
azpian daukazuen bideak erabiltzera animatzen zaituztegu.
Ziur gaude guztion aberastasunerako baliogarria izango dela.
Hauek
dira bideak:
Heziketa
arloa --> Irakaslea/Tutorea --> Zuzendaritza
Administrazio arloa --> Idazkaria --> Zuzendaritza
Jantokia --> Jantokiko arduradunak --> Zuzendaritza

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Jantokiko
funtzionamendua
Ordutegia:
Haur Hezkuntza: 12:30
Lehen Hezkuntza: 13:30
Kontuz honekin:
Umeren batek elikagai edo ongailu bati alergia badio, zaintzaile
eta arduradunei abisatu behar die. Jantokiko ordutegi barruan
botikaren bat hartu behar balu umeak, idatziz abisatu beharko
da zaintzaile edo arduradunei.
Disziplina:
Jantokian umearen portaera desegokia balitz, jantokiko arduradunek
gurasoei helaraziko diete. Portaera desegokia errepikatzen
bada, jantokiko arduradunek beharrezkotzat joten dituzten
erabakiak hartuko dituzte. Jantokiko zerbitzua borondatezkoa
denez gero, mahaikide guztiok arauak betetzera behartuak
gaude.
Ordainketa:
Erreziboen ordainketa bankuetxe kontu bidez egingo da eta
hilaren 5erako tramitatuko da.
Aurtengo
kuota berriak:
- Garraio eskubidea duen ohiko ikasla: 2,18 euro.
- Ohikoa den ikaslea: 3,12 euro.
- Ohikoa ez den ikasle a: 3,64 euro.
Ikasleei
hiruhilabetearen hasieran eguneroko menuak emango zaizkie.
Jantokia
egunero erabiltzen duten ikasleek, gaixotasunagatik edo
beste edozein arrazoirengatik ezin badute jantokia erabili,
arduradunari abisatu egin beharko diote. Ez kobratzeko 48
ordu lehenago abisatu egin behar dute.

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa | Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Irakaslegoaren
lanpostu banaketa.
Tutoreak:
2 urte: Faustina Gabica Aldecoa
3 urte: Miren Itziar Saez de Ocariz
4 eta 5 urte: Laura Alberdi
1. eta 2.maila: Sorkunde Garin
3. eta 4. Maila: Jose Domingo Urkiri
5. eta 6. maila: Mª Angeles de la Iglesia
Heziketa
Berezia:
A.L.E.: Azucena Saiz
P.T.E.: Inmaculada Ondarza
Kontsultorea: Ascensión García
Fisioterapeuta: Ainhize Aranburu
Espezialistak:
Heziketa Fisikoa: Iñaki Urquidi
Musika: Sorkunde Garin
Ingelesa: Ana Herrero
Teknologia Berriak Pilar García
Erlijioa: Agurtzane Peña
Hizkuntz Indartzea: Maite Larruzea
LHko laguntzailea: Trinidad Costillas
LHko laguntzailea: Yolanda Monasterio.

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Eskola Kontseiluko
partaideak
Gurasoak:
ITXASO ZAUTUA
SUSANA URIEN
AGURTZANE RASINES
JOSE ANGEL HORMAETXEA
ANA BASTERRETXEA
Mª LUISA DELGADO
JAVIER DIAZ
IDOIA TXEBARRIA
ANA MARIA VEGA
JON MARTINEZ
MAITE MINTEGIA
PEDRO Mª PEDRAZA
Mª EUGENIA IRUJO
Mª ISABEL
Irakasleak:
MIREN ITZIAR SAEZ DE OCARIZ
FAUSTINA GABICA ALDECOA
LAURA ALBERDI
JOSE DOMINGO URKIRI
TRINIDAD COSTILLAS
INMACULADA ONDARZA
AGURTZANE PEÑA
MAITE LARRUZEA
ASCENSION GARCIA
Udal
ordezkaria:
Javier Gondra
Zuzendaritza
Taldea:
Zuzendaria: PILAR GARCIA
Ikasketa burua: ANA HERRERO
Idazkaria: Mª Angeles de la Iglesia

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Eskolako proiektuak
Euskera
proiektuak:
Ike
Bertsogintza
Kantagintza
Antzerkigintza
Irratia
Ingurugiro
proiektua:
Negutegia
Formakuntza
proiektuak:
Irakurketa eta idazketa ikuspuntu eraikitzailetik.
Ingelesa Haur eta Lehen Hezkuntzan.
Berrikuntza
proiektua:
Teknologia Berriak
Informatika
ikastetxean
Eskola mailan hainbat urtetan berrikuntza
proiektuetan murgildurik gaude, baina une honetan, eta gizarte
honetan, teknologia berrien erabilera derrigorrezkoa da
gure ikasleriaren garapen globala lortzeko.
Eskolak gizartearen islada izan behar du, eta honek suposatzen
du teknologia berriak geletan eduki eta erabili egin behar
direla informazio iturri bezala, hots, ikas-tresna bezala.
Azpimarratu egin behar dugu helburu hori lortzeko dagoeneko
dauzkagun baliabideak izan behar ditugu kontutan.
1.- Ordenagailuak sarean konektatuak internetera konektatzeko.
2.- Web orria.
3.- Irakasleok prestakuntza iraunkorra jasotzen dugu.
Ingelerazko
proiektuak
Bi proiektu dauzkagu:
1.- “Ingelera goiztiarra”.
2.- “Ingelera edukien bidez”.
Ingelera Goiztiarra deritzon proiektuan, 4- 8 urte bitarteko
ikasleei ingelera erakusteko metodologi berezia erabiltzen
da.
Txikitatik Ingelera erakusteko, honako metodologia erabiltzen
dugu: dinamikoa eta dibertigarria batetik, eta umeen eguneroko
bizitzan murgildua egotea besterik.
Ipuinak,
antzerkiak, abestiak, olerkiak eta errimak oinarrik direlarik,
ahozko hizkuntza da batipat indartzen dena.
“Ingelera
edukien bidez” 8 -12 urteko ikasleei zuzenduta dago.
Izenak dioen moduan, zikloko edukinak lantzen dira ingeleraz
eta metodologiak oinarri hauek ditu: informazio jaso (irakurketaren
bidez), fitxak landu, abestiak eta ipuinak ikasi, hiztegia
aberastu, ahozko ariketak e.a.

Bisitak | Ordutegia
| Proposamenak
| Jantokia
Irakaslegoa
| Eskola
Kontseilua | Proiektuak
| Jaiak

Eskolako jaiak
Eskola eta Herriaren arteko harremanak
oso estuak izan behar direla kontutan eukiz, jai huek ospatzen
ditugu:
- Olentzero
- Kandelerio
- Eguen Zuri
- Santa Ageda
- Ihauteriak
- Eskola txikien jaia
- Eskolako jaia
HAUR HEZKUNTZAKO
BLOGA (Berria)
LEHEN HEZKUNTZAKO
BLOGA (Berria)

Historia
eta Artea | Keramika
| Txakolina
| Kirolak
Jokuak
| Ingurune
naturala
| Dantzak
| Argazkiak

|