|
Gure
aiton-amonak eskolan
Lamia
proiektuan parte hartzen dugunok
Busturiako antzinako jokuei buruzko informazioa batzeko
eskolan bilera antolatu genuen. Batzar honetara gure
amon-aitonak etorri ziren.
Azaroaren
22an goizean gure aiton-amonak eskolara etorri ziren
eta jokuari buruzko galderak egin genizkien erantzunak
gure web orrian sartzeko:
"Eskola
barruan ezin izaten genduan olgatu, eta errekreoan
kaniketan, kromoetan, txorromorroka eta tabaz olgetan
ibilten ginan",
azaldu eben zahar usteko gazteek, bizibizi.
"Orduan,
gogaitu be ez genduan egiten. Pentsatu be ez holakorik",
esan eben danak batera. Jai egunetan, barriz, mezatara
joan beharra izaten eben lehenengo eta gero dotrinara.
Olgetako eukien denbora apurra ondo aprobetxetan eben
behintzat.
Txopika,
garzaka eta mariaska
Neskak
eta mutilak banatuta egoten ziran eskolan, eta aitita-amamek
azaldu ebenez, aparte olgetan eben eskolatik kanpo
be askotan. Txopika olgetan eben danek batera."Talde
bi egiten ziran, eta bat metan jarten zan. Harek kontrako
taldekoa harrapateari ekiten eutsan, eta harrapatu
ahala, norbere katean sartzen genduzan eskutik helduta"
azaldu eban amon batek.
"Kotxerik
ez zan egoten, eta kamino erdian margotzen genduan
koadroa. Harria hartu eta koadrotik koadro pasetan
genduan",
azaldu eben Axpekoek, Altamirakoek Mariaska deitzen
eutsien jolasa deskribatzeko.
|