|
Busturiko
ingurune naturala
Busturian paisaia mota bi aurki ditzakegu, barne aldekoa
eta kostaldekoa.
Padurak
ibaiekin lotura duten gune lauak dira, hau dela eta, mareekin
ureztatzen dira.
Paduretako landaredia berezia da, landare bakoitza baldintza
konkretuetara moldatzen da, bere beharrizanetarako egokienak
diren baldintzetara moldatuz.
Urdaibaiko
padurak (San Kristobal - Busturia)
|
Hegaztiak: Padura, ingurune hezea denez, garrantzizkoa da
hegaztientzat. Hegazti urtarrak babesleku gisa, migratzeko,
atsedenaldirako, elikatzeko eta batzuek, kumatzeko erabiltzen
dituzte halako tokiak. Urdaibaiko padurak Kantauri aldeko
bigarrenak dira garrantzi aldetik, Euskal Herriko garrantzizkoenak
izanik. Bizkaiko Golkoan daudenez, atlantiar kostaldetik
migratuz lberiar penintsulara sartzen diren hegaztiek erablitzen
dute. Hegaztiek, batez ere, garai bitan migratzen dute:
· Udazkenean lparretik Hegorantz. Europa ipar eta
erdialdeko kumatze guneak utzi, eta negua igarotzeko, Afrikarako
bidea hartzen dute.
· Udaberrian Hegotik lparrerantz. Negua Afrikan igaro
ondoren, aurreko bidetik igarotzen dira iparraldeko kumatze
tokietara.
Urtero etortzen diren hegaztien artean hurrengoak ditugu:
Lertxuntxoa, Ahate txistularia, Lertxun hauskara, Kurlinta,
Mokozabala,Txirriak...
Kaioa
Busturiko zeruan
|
San Kristobaleko hareatza
jatorri artifiziala duen hare metaketa da. Muruetako untzigintza
lantegiak itsasadarra
dragatu beharra dauka itsasontzi handiak itsasoratzeko.
Lezkadia
barne aldeko erdi ureztatutako guneetan agertzen da. Toki
hauetan mareen eragina txikia da eta ur gezaren agerpena
orekatua da. Toki hauetan lezka dugu espezie dominatzailea,
baina ezpata belarra, líríoa eta menta ere
aurki daitezke.

Landazabala
(Altamira - Busturia)
|
Landazabala da Urdaibain gizakiarik gehien duen aldea. Landazabalan
burutzen diren iharduera nagusiak nekazaritza eta abeltzantza
dira, nahiz eta basogintzak, hazkuntza azkarreko koniferen
landaketekin (Pinus insignis) garrantzi handia duen. Era
honetan, landazabalak, lehen hariztiak edo baso mistoak
zeuden tokiak bete ditu.
Landazabalaren egitura honako osagai hauek betetzen dute:
mozketako larreak, soroak, basotxoak, hesi-biziak, eta baserriak
orekatzen du. Baserria da landazabalako bizitzaren eraentzalea,
eta, era berean, baserritarraren bizileku eta ogibidea da.
Baserria Euskal Herriko kulturaren adierazgarri da, eta
baita lurraren ohiko erabilerarena ere.
Txakurra
baserriko leihoan (Busturia)
|

HAUR HEZKUNTZAKO
BLOGA (Berria)
LEHEN HEZKUNTZAKO
BLOGA (Berria)
Historia
eta Artea | Keramika
| Txakolina
| Kirolak
Jokuak
| Ingurune naturala
| Dantzak
| Argazkiak

|