|
Irrintzi
Alai Dantza Taldea
Emakumezkoak
dantzari
|
Irrintzi-Aiai 1969ko udan jaio zen. Hasiera batean,
bederatzi mutil bakarrik osatu zuten taldea. Irailaren
29an Altamira Auzoko Mikel Deunaren jaietan egin zuten
lehenengoko agerraldia.
Geroxeago, pixkanaka pixkanaka, neskak hasi ziren
taldean sartzen. Baina tamalez, mutilak era berdinean,
taldea uzten joan ziren. Eta direla hamar urte, mutilen
partehartzea behin betirako galdu zen. Gaur egun,
nesken adinak lau urtetik hogeitabi tartean dabiltza,
taldearen hiru kategoritan bananduta. Zorionez mutilek,
nahiz eta oraindik gutxi eta oso gaztetxoak izan,
hasiak dira berriz taldean sartzen.
Gizonezkoak
dantzari
|
Irrintzi-Alai Dantza Taldearen helburu bakarra ez
da dantza herrikoiak irakastea, transmititzea eta
herri desberdinetan erakusteko. Gure amek eta aitek,
eta lehenago bere amek eta aitek, erromerietan parte
hartzen zuten moduan, ikuslea taldearen partaide bat
sentitzea da gure helburu nagusia.
Hori dela eta, Busturiko jai eta erromerietan, gabonetako
eta ihauterietako ekintzetan parte hartzen lugu, beti
Euskal Folklorea oinarritzat hartuta.
Mahai
gainean dantzari
|
|